MENU

Comentarios (0) Blog

Programa Aktibatu + Actívate · Escuela Superior de Hostelería Bilbao

Aktibatu + Actívate Bizkaia

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Metro Bilbaorekin, Eroski taldearekin, EVErekin, Iberdrola, eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean.

Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.
Gure eskola hezkuntza munduari zuzendutako programaren atalean dago izena emanda, eta zentro horretan lanean jardungo dugu ingurumenaren arloan daukagun portaera arduratsua hobetzeko. Nolanahi ere, gure lanak etxeetan jarraipena izan dezan eta hezkuntza komunitate osoak parte hartu dezan, etxeei zuzendutako programan izena ematera animatzen zaituztegu.
Parte hartzea doakoa da, eta, sari ederrak lortzeko aukera izateaz gain, gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina gutxitzen ikasi eta denon artean lagundu dezakegu. Gainera, gure ikastetxearekin zerikusia duten parte-hartzaile guztiek lortutako emaitzak ebaluatzeko aukera izango dugu.

Ekimen honek zure kontsumo ohiturak ezagutzen eta hobetzen lagunduko dizu. Zertarako? Ingurumena zaintzen laguntzeko, CO2 isurpenak gutxitzeko, eta etxeko baliabideak eta gastuak arrazionalizatzeko. Gainera, zure lorpenak ikastetxeko beste etxeetako lorpenekin batuko dira, eta horri esker jakin ahal izango dugu gure hezkuntza komunitateak zenbaterainoko emaitzak izan dituen, eta horiek guztiak Bilboko beste etxe batzuetan lortutakoei gehituko zaizkie.

Informazio guztia http://www.bizkaia21.eus web atarian daukazue.

Beheko banerraren bitartez izena ematea besterik ez duzu. Animatu parte hartzera! 

 

 

Actívate + es una iniciativa de la Diputación Foral de Bizkaia para el fomento de la participación ciudadana a favor de la sostenibilidad ambiental, desarrollada en colaboración con la Sociedad Pública Garbiker, Gobierno Vasco, el Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia, el Consorcio de Transportes de Bizkaia (CTB), Metro Bilbao, el Grupo Eroski, el EVE, Iberdrola y la Obra Social “La Caixa”

Se basa en el Global Action Plan–Programa de Acción Global (GAP), un programa internacional auspiciado por Naciones Unidas, basado en un enfoque positivo, ideas sencillas y acciones prácticas, con el objetivo de modificar los hábitos de las personas. Se busca mejorar la eficiencia en la utilización de los recursos y disminuir su impacto negativo sobre el planeta, al tiempo que se favorece la economía doméstica y local.

Nuestro centro educativo está inscrito en el apartado del programa destinado al mundo educativo, y trabajaremos en el centro para mejorar nuestro comportamiento medioambiental responsable. Sin embargo, y para que nuestro trabajo tenga su continuidad en los hogares y participemos en el mismo el conjunto de nuestra comunidad educativa, os animamos a que os inscribáis en el programa dirigido a los hogares.

La participación es gratuita y, además de poder conseguir importantes premios, desde cada hogar podremos aprender y colaborar, de forma conjunta, a minimizar el impacto de nuestra actividad cotidiana sobre el medio ambiente. Asimismo, podremos evaluar los logros alcanzados por todos los participantes relacionados con nuestro centro educativo. Para ello, sólo tenéis que registraros en nuestra página web a través del banner de Actívate +

Y ya está. ¡Enhorabuena! Esta iniciativa te ayudará a conocer y mejorar tus hábitos de consumo ¿Para qué? Para ayudar a conservar el medio ambiente, disminuir las emisiones de CO2 y racionalizar los recursos y gastos domésticos. Además, tus logros se sumarán al del resto de hogares de nuestro centro, lo que nos permitirá conocer el alcance de las mejoras obtenidas por nuestra comunidad educativa y a su vez, sumarlas a otras muchas pertenecientes a distintos centros de Bilbao.

Toda la información sobre el programa la podéis encontrar en la web http://www.bizkaia21.eus

Pincha en el banner para registrarte ¡Anímate a participar! 

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

En este sitio web usamos cookies. Asumes su uso si sigues navegando. Más info

Este sitio web ha sido configurado para "permitir cookies" al objeto de darte la mejor experiencia de navegación posible. Si continúas navegando sin cambiar la configuración de cookies de tu navegador o simplemente pulsar ACEPTAR consientes su uso.

Cerrar